katedralak – episodio 1

Cuencako Manchuela Conquense eskualdean kokatua dago Minglanilla. 2400 biztanle inguru ditu eta Espainiar Estatuan biztanleko Athletic zale gehien dituen herrietariko bat da. Bertan sortu zen 1950. urtean Gainza Peña. Mikrofonoak hartu eta herrixkan barneratu gara bertako jendearekin hitz egin eta fenomeno honen zergatiak ikertzeko asmotan. Topatu dugunak hunkitu gaitu. Jarri kaskoak eta entzun!