GURE TALDEA

Kazetaritzan, komunikazioan, audiogintzan eta istorio sorkuntzan esperientzia handia daukaten bost lagunek osatzen dute Ulu Media.

OIer podcastfilia small

Oier Aranzabal Etxebarria

1988, Barakaldo

Kazetaria, zinemagilea eta soinu diseinatzailea. Berak zuzentzen duen Barruan Gaude elkarrizketa saioa Rikardo Arregi sarietan izendatu zuten 2019an eta 2021ean. Artxipelagoa soinu fikzioarekin Argia Saria eta Ondas sarietako aipamena lortu zuen. Orain Ulu Median dabil kazetari, editore eta soinu zuzendari lanetan.

cristina podcastfilia small

Cristina
Tapia
Huici

1982, Bera

Kazetaria. Komunikazioan, produkzioan eta kultura-ekimenen kudeaketan espezializatua. Esperientzia du prentsa idatzian: albisteak, erreportajeak eta elkarrizketak. Baita on line proiektu koordinatzaile gisa ere. Ulu Median ideien sorkuntzan eta ekoizpenean dihardu.

martin podcastfilia small

Martin Etxeberria

1974, Zarautz

Ibilbide oparoko idazlea eta gidoilaria. Bakarka lau poesia liburu argitaratuak ditu eta, anaia Xabierrekin batera beste 20 liburu. Komiki gidoilari gisa AEBn eta Frantzian argitaratu du, eta zinerako eta telebistarako gidoiak ere idazten ditu. Ulu Median gidoilari gisa dihardu.

xabi podcastfilia small

Xabier Etxeberria

1974, Zarautz

Idazlea eta gidoilaria, aurrekoaren anaia. Bakarka bost eleberri argitaratuak ditu, eta anaia Martinekin batera beste 20 liburu. Komiki gidoilari gisa AEBn eta Frantzian argitaratu du, eta zinerako eta telbistarako gidoiak ere idazten ditu. Ulu Median gidoilari gisa dihardu lanean.

foto juan

Juan
G.
Andrés

1977, Donostia

Kazetaria eta argazkilaria. Radio Nacional de España-n (RNE), Vasco Press eta France Presse agentzietan eta 'Noticias de Gipuzkoa' egunkarian lan egin du. Egun, ‘El Diario Vasco’-rekin kolaboratzen du eta Donostia Zinemaldiko Komunikazio taldeko kide da. Ulu Median 'Estamos dentro' elkarrizketa podcast-a egiten du eta Oier Aranzabalekin batera 'Artxipelagoa' fikziozko saila zuzentzen du.

JONGAR

Jon Gartzia

1997, Donostia

Soinu diseinatzailea eta teknikaria. Ikus-entzunezko komunikazio gradua amaitu eta kazetari lanetan aritu ostean, soinu teknikaria izateko goi mailako gradua egin zuen. Egun, Ulu Median dihardu soinu teknikari, editore eta diseinatzaile moduan, Artxipielagoa bezalako proiektuetan besteak beste.

ASIER

Asier Errasti

Donostia. 1994

Ikus-entzunezko komunikatzailea eta kazetaria. Irrati eta telebistako lokuzioan du graduondokoa. Irratigintzan eman ditu lanean urte gehien: Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Naiz Irratia... Telebista munduan ere aritutakoa da. Proiektu digital ezberdinen sortzailea izan da. Eta egun podcastgintza, teknologia eta sare sozialak ditu pasio.

VANE WEB ULU

Vanesa Rodriguez

Aranda del Duero, 1981

Coca-Cola, Pfizer, Lexus, 3M, Ramón Bilbao edo Mapfre bezalako enpresa handientzat 18 urtez lan egin duen sormen zuzendaria. Osasun alorreko marketing estrategian aditua. ULUn marka eta bestelako bazkideekin branded audioa lantzen dihardu. Gainera formatu berriak sortzen ere badabil.

KOLABORATZAILEAK

Proiektuaren arabera, arlo ezberdinetan punta puntakoak diren profesionalen kolaboratzaile sarea dugu.

foto sagasta

Xabier Sagasta

Artista

Arkitektoa, ilustratzailea eta komiki artista.

Noemi bw

Naomi Mendizabal

Meditazio Irakaslea

Ikus-entzunezko komunikazio ikasketak egin zituen, bizitzak, aldiz, beste bide batetik eraman du: Yoga, Meditazioa eta Pilates disziplinen onurak zabaltzen eta elkarbanatzen egiten du lan.

Jon Martija 01

Jon Martija

Komunikatzailea

Irratian eta prentsan eskarmentu handia duen komunikatzailea, ekitaldi ofizialetako aurkezlea eta, are , bikoizketako aktore gisa ere aritu dena. Publizitate-agentzia bateko komunikazio-arduradun gisa egiten duen lanaz gain, “Estamos dentro” elkarrizketa-podcastaren gidaritza hartu du Ulu Median hirugarren denboralditik aurrera.

Foto Eider bw

Eider Eibar

Ilustratzaile eta animatzailea

Ilustratzaile eta animatzailea, haur literaturaren alorrean lan egin izan du batez ere.

IMG_5436

Ugari.Design

Web Diseinatzailea

Wordpress diseinatzailea. Podcastentzat pentsatutako egokitzapenak eta hizkuntza modifikazioak egiten ditu webguneak pertsonalizatuz.